Eurokopa 2016
Portugalek Gales gainditu eta final handia jokatuko du (2-0)
Agentziak | Erredakzioa
Ronaldok eta Nanik bigarren zatian egin zituzten golak eta portugaldarrek bere bigarren finala jokatuko dute Eurokopa batean.
Portugalek Galeseko selekzioari irabazi zion Frantziako Eurokopa finalerdietan 2-0 eta igandean, Parisen, gaueko 21:00etako finalean izango da.
Lehen zatia oso parekatua izan zen (0-0), baina bigarrena hasi bezain pronto Cristiano Ronaldok, buruz, Portugaldarren aurreneko gola egin zuen. Erreakziorako denborarik gabe, hiru minutu geroago, Nanik bigarrena egin eta neurketa erabakita utzi zuen.
HAMAIKAKOAK
PORTUGAL: Rui Patricio; Cedric, Bruno Alves, Fonte, Guerreiro; Danilo, Mario, Silva (Moutinho, 79'), Renato Sanches (Andre Gomes, 74'); Cristiano Ronaldo eta Nani (Quaresma, 86').
GALES: Hennessey; Collins (Williams, 56'), Chester, Gunter, Williams, Taylor; Allen, King, Ledley (Vokes, 58'); Bale eta Robson-Kanu (Church, 63').
GOLAK
1 - 0, 50', Cristiano Ronaldo.
2 - 0, 53', Nani.