Itxi

Manuel Llorentek baietzatu du

Bartzelonak David Villa fitxatu du 40 milioigatik

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Valentziako presidentea den Manuel Llorentek albistea baietzatu du eta aurrelari asturiarrak talde katalanean jokatuko du datorren denboraldian.

Valentzia taldeko presidentea den Manuel Llorentek gaur baietztatu du David Villak Bartzelonan jokatuko duela datorren denboraldian.

Barçak 40 milioi euro ordainduko dizkio Valentziari aurrelari asturiarragatik. Llorentek esan duenez Valentziaren egorea ekonomikoak baldintzatu egin du Villaren salmenta. Presidenteak esan du negoziazioak ez zeudela iragan urtetik aurreratuta eta beste jokalari batzuk ere salduko dituztela iragarri du.