Itxi

0-2 Atletico Madrili

Capel eta Navasen golek Errege Kopa eman diote Sevillari

Erredakzioa

Quique Sanchez Floresen taldeak ondo jokatu zuen eta gola sartzeko aukera ugari sortu zituen, baina ez zuten asmatu eta andaluziarrek ez zuten euren abaguneen aurrean huts egin.

Sevillak irabazi du aurtengo Errege Kopa finalean Atletico Madril 0-2 mendean hartuta. Golegileak Diego Capel eta Jesus Navas izan dira.

Quique Sanchez Floresen taldeak ondo jokatu du eta gola sartzeko aukera ugari sortu ditu, baina ez du asmatu eta andaluziarrek ez dute euren abaguneen aurrean huts egin. Lehen zatiko 5. minutuan Capelek estreinatu du markagailua eta bigarrena luzapenean sartu du Navasek.

Fitxa teknikoa:

0 - Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Domínguez, Antonio Lopez; Reyes, Assunçao (Raul Garcia, 61''), Tiago Mendes, Simao Sabrosa (Jurado, 61''); Aguero eta Forlan.

2 - Sevilla: Palop; Konko, Squilaci, Escude, Luna; Navas, Renato (Lolo, 90+3''), Zokora, Capel (Peroti, 88''); Negredo (Romaric, 68'') eta Kanoute.

Golak:

0-1, 5'': Capel.

0-2, 92'': Navas.


Bideoak (1)