Florentino Perezek baieztatuta
Real Madril: Pellegrini kargutik kendu eta Mourinhok ordezkatuko du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Florentino Perezek prentsaurrean baieztatu du Pellegrinik ez du Real Madrileko entrenatzailea izaten jarraituko. Mourinhok izango da entrenatzaile berria Interrekin duen kontratua eteten duenean.
Real Madrileko presidentea den Florentino Perezek prentsaurrean eman du jakitera Manuel Pellegrini kargutik kentzea erabaki duela eta Jose Mourinho izango dela entrenatzaile berria honek Inter Milanekin kontratua eteten duenean.
Manuel Pellegrinik bi urterako kontratua sinatu zuen bi urterako eta urte bakarra egin du talde madrildarra entrenatzen.
"Esker ona eman behar diogu Pellegriniri egin duen lanagatik eta erakutsi duen profesionaltasunagatik, baina gure proiektuari indar berria emateko garaia iritsi da", esan du Florentino Perezek. Real Madrileko presidenteak honakoa esanez bukatu zuen: "Jose Mourinho izango da Real Madrileko entrenatzaile berria Interrekin bere kontratuko kontuak konpontzen dituenean".