Itxi

Escriba, entrenatzaile berria

Marcelino entrenatzaile kargutik kendu du Vila-realek

A.B.

Musacchiorekin eztabaida handia izan ostean, klubak Marcelino Garcia Toral botatzea erabaki du. Fran Escriba da Vila-realen entrenatzaile berria.

Marcelino Garcia Toral. Argazkia: EFE

Vila-realek Marcelino Garcia Toral entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du, eta ostegun honetan jakitera eman duenez, Fran Escriba izango da Castelloko taldearen teknikari berria.

Klubak ez ditu Marcelino kargutik kentzearen arrazoiak eman, baina entrenatzaile kantabriarrak Mateo Pablo Musacchiorekin izandako eztabaida handi baten eraginez etorri da guztia. Musacchio pisu handiko jokalaria da Vila-realen eta Marcelinorekin eztabaida izan zuen. Taldeko kapitainaren aukeraketaren ondorioz hasi zuten eztabaida eta giroa gehiegi berotu zen. Taldean pisu handia duten jokalari batzuk Musacchioren alde egin zuten. Egoera ikusita Paco Roig presidenteak bi aldeak bildu zituen, eta jokalrien eta entrenatzailearen arteko elkarbizitza ezinezkoa zela ikusita Marcelino kargutik kentzea erabai zuen.

Castelloko taldeak Monakoren aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa abuztuaren 17an (joanekoa) eta abuztuaren 23an (itzulerakoa). Fran Escribak izango du taldearen ardura hemendik aurrera.

 

Albisteak (1)