LaLiga Santander
Vila-real vs Reala, irailaren 17an, 13:00etan
Erredakzioa
Ligako laugarren jardunaldiko ordutegiak iragarri dituzte: irailaren 17an, Eibar-Sevilla, 18:30ean, eta 18an, Alaves-Depor, 12:00etan, Athletic-Valentzia, 16:15ean, eta Osasuna-Celta, 18:30ean.
LaLiga Santander 2016-2017 denboraldiko laugarren jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakitera eman dituzte astelehen honetan. Euskal ordezkariei dagokienez, deigarria da Realak irailaren 17an, 13:00etan, jokatuko duela, Madrigalen, Vila-realen aurka.
Eibarrek ere irailaren 17an jokatuko du, 18:30ean, Sevillaren aurka, Ipuruan. Igandean, irailaren 18an, berriz, partida hauek jokatuko dira: Alaves-Depor (12:00), Athletic-Valentzia (16:15) eta Osasuna-Celta (18:30).
HORARIOS | Conoce cuándo se jugarán los partidos de la jornada 4 de LaLiga Santander. https://t.co/43RERUjD4t pic.twitter.com/CgSDmJpkPf
? LaLiga (@LaLiga) 15 de agosto de 2016