Irailaren 20tik 22ra
Bosgarren jardunaldia astebarruan jokatuko da
Erredakzioa
Malaga-Eibar eta Las Palmas-Reala irailaren 20an, asteartean, jokatuko dira; Osasuna-Espanyol eta Granada-Athletic, irailaren 21ean, eta Valentzia-Alaves, irailaren 22an.
Astelehen honetan eman dituzte jakitera LaLigako bosgarren jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Astebarruan jokatuko da, irailaren 20tik 22ra.
Eibarrek Malagaren aurka jokatuko du Rosaledan, irailaren 20an, 21:00etan. Realak ere, egun berean jokatuko du Las Palmasen aurka Kanariar uharteetan, 22:00etan. Irailaren 21ean, Osasuna-Espanyol eta Granada-Athletic jokatuko dira, 21:00etan. Alavesek itxiko du jardunaldia, irailaren 22an, Valentziaren aurka, Mestallan, 21:00etan.
5. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Irailak 20, asteartea
Sevilla - Betis (21.00)
Malaga - Eibar (21.00)
Reala - Las Palmas (22.00)
Irailak 21, asteazkena
Real Madril - Vila-real (20.00)
Deportivo - Leganes (21.00)
Celta - Sporting (21.00)
Osasuna - Espanyol (21.00)
Granada - Athletic Club (21.00)
Bartzelona - At. Madril (22.00)
Irailak 22, osteguna
Valentzia - Alaves (21.00)