Sailkapeneko azkena
Pako Ayestaran, Valentziatik at
Agentziak | Erredakzioa
Klubak, gipuzkoarra entrenatzaile kargutik kentzeko, kirol-ibilbidea eta lortutako emaitzak aztertu dituela esan du.
LaLiga Santanderreko azken tokian dago Valentzia lau jardunaldi jokatuta. Partida guztiak galdu dituzte, azkena San Mamesen Athleticen kontra (2-1) eta ondorioz klubak Pako Ayestaran kargutik kentzea erabaki du.
Entrenatzaile berria heldu arte Voro Gonzalezek zuzenduko du taldea.