LaLiga: 11. jardunaldia
Osasuna-Alaves derbia, azaroaren 5ean, 18:30ean
Erredakzioa
Ligak Lehen Mailako 11. jardunaldiko partiden ordutegiak jakinarazi ditu. Reala-Atletico eta Las Palmas-Eibar ere azaroaren 5ean jokatu dira; Espanyol-Athletic, aldiz, azaroaren 6an.
Santander Ligak jakitera eman ditu Lehen Mailako 11. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia azaroaren 4an (ostirala) hasi eta azaroaren 6an (igandea) amaituko da.
Azaroaren 5ean, larunbatean, Osasuna-Alaves derbia jokatuko da Sadarren, 18:30ean. Egun berean, baina 16:15ean jokatuko da Reala-Atletico Madril partida Anoetan. Eibarrek ere egun horretan jokatuko du, baina Las Palmasen, 20:45ean.
Bestalde, Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du azaroaren 6an (igandea), 18:30ean Cornella-El Prat zelaian.
HORARIOS | Conoce cuándo se jugarán los partidos correspondientes a la jornada 11 de #LaLigaSantander. https://t.co/I1w9wxFXhF pic.twitter.com/HPqCOjJWfx
? LaLiga (@LaLiga) 3 de octubre de 2016