Ustelkeria eta iruzurragatik
Neymar, bere aita, Bartomeu, Rosell eta Barça epaitzea proposatu dute
Erredakzioa
Jose de la Mata epaileak pertsona hauek guztiak eta Klub katalana epaitzea proposatu du Neymar Juniorren fitxaketan ustelkeria eta iruzurra egiteagatik.
Jose de la Mata epaileak proposatu du Neymar da Silva Junior, bere gurasoak, Josep Maria Bartomeu Bartzelonako presidentea, Sandro Rosell presidente ohia, Bartzelona eta Santos klubak epaitzea Neymarren fitxaketan ustelkeria eta iruzurra egiteagatik.
Jokalari brasildarra, bere gurasoak eta N&N enpresa, ustelkeriagatik epaitzea proposatu du Auzitegi Nazionaleko magistratuak. Odilio Rodrigues Filho (Santoseko presidente izan zena) eta Santos kluba iruzurra egiteagatik epaitzeko proposamena egin du. Josep Maria Bartomeu Bartzelonako presidentea eta Sandro Rosell presidente ohia ustelkeria eta iruzurra egiteagatik epaitzea proposatu du Jose de la Mata epaileak.