1. jardunaldian
Molinoneko zati bat itxita, Williamsen kontrako oihu arrazistengatik
Agentziak | Erredakzioa
Halere, Sportingeneko zuzendaritzak erabakiarekin bat ez datorrela eta gehiegizkoa dela esan du.
Ligako lehen jardunaldian Sportingen eta Athleticen artean Molinoneko futbol-zelaian jokatutako partidan Iñaki Williamsen kontra botatako oihu arrazistak zigortu ditu Lehiaketa Batzordeak.
Ondorioz, harmailetako zati bat itxiko dute.
Sportingeneko zuzendaritzak erabakiarekin bat ez datorrela esan eta gehiegizkoa dela argi utzi nahi izan du.