2017ko lehen jardunaldia
Athletic-Alaves derbia urtarrilaren 8an jokatuko da, 12:00etan
Erredakzioa
LaLigak 17. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu, 2017. urteko lehen jardunaldiarenak. Eibar-Atletico eta Reala-Sevilla, urtarrilaren 7an; Osasuna-Valentzia, urtarrilaren 9an.
LaLigak 17. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. 2017. urteko lehen jardunaldia izango da, eta Athletic-Alaves euskal derbia urtarrilaren 8an jokatuko da, 12:00etan, San Mamesen.
Urtarrilaren 7an jokatuko dira Eibar-Atletico Madril (16:15ean) eta Reala-Sevilla (20:45ean) norgehiagokak eta urtarrilaren 9an Osasunak Valentzia izango du aurkari Sadarren, 20:45ean.
HORARIOS | Conoce cuándo se jugarán los primeros partidos de 2017, correspondientes a la J17 de #LaLigaSantander. https://t.co/0VWPpwuPOe pic.twitter.com/fF2udDeB2A
? LaLiga (@LaLiga) 22 de noviembre de 2016