Errege Kopa
Final-zortzirenak Eibar, Osasuna eta Alaves taldeentzat, bihar
Erredakzioa
Errege Kopako final-zortzirenetako partida jokatuko dute Osasunak eta Eibarrek Sadarren urtarrilaren 3an, 19:00etan. Egun horretan Alavesek ere jokatuko du Deportivoren aurka Riazorren, 21:15ean.
Urte berriarekin batera Errege Kopako final-zortzirenetako partidak datoz. Joaneko norgehiagokak urtarrilaren 3a eta 5a bitartean jokatuko dira. Aurrera jarraitzen duten bost euskal taldeetako hiruk astearte honetan ekingo diote Kopari.
Osasunak eta Eibarrek derbia jokatuko dute, eta partida Sadarren izango da, 19:00etan. Egun berean, baina bi ordu eta laurden geroago Alavesek Deportivoren aurka jokatuko du Riazorren, 21:15ean.
Realaren txanda urtarrilaren 4an, asteazkenean, izango da. Txuri-urdinek Vila-real izango dute aurkari Anoetan, 19:00etan. Azkenik, final-zortzirenetako joaneko kanporaketak itxiko ditu San Mamesen jokatuko den Athletic-Bartzelona neurketak.
Joaneko partidak
Asteartea 03-01-2017 · 19:00 Valentzia- Celta
Asteartea 03-01-2017 · 19:00 Osasuna- Eibar
Asteartea 03-01-2017 · 21:15 Las Palmas- Atletico
Asteartea 03-01-2017 · 21:15 Deportivo- Alaves
Asteazkena 04-01-2017 · 19:00 Alcorcen- Kordoba
Asteazkena 04-01-2017 · 19:00 Reala- Vila-real
Asteazkena 04-01-2017 · 21:15 R. Madril- Sevilla
Osteguna 05-01-2017 · 21:15 Athletic- Bartzelona
. Itzulerako partidak
Asteastea 10-01-2017 · 21:15 Atletico- Las Palmas
Asteazkena 11-01-2017 · 19:00 Kordoba- Alcorcon
Aateazkena 11-01-2017 · 19:00 Vila-real- Reala
Asteazkena 11-01-2017 · 19:00 Alaves- Deportivo
Asteazkena 11-01-2017 · 21:15 Bartzelona- Athletic
Osteguna 12-01-2017 · 19:00 Celta- Valentzia
Osteguna 12-01-2017 · 19:00 Eibar- Osasuna
Osteguna 12-01-2017 · 21:15 Sevilla- R. Madril