FIFA-REN ERABAKIA
48 selekzio 2026ko Munduko Txapelketan!
eitb.eus
Hiru taldez osatutako 16 multzo egongo dira, eta multzo bakoitzeko bi selekzio onenak sailkatuko dira final-hamaseirenetarako.
FIFAko kontseiluak Munduko Txapelketako formatu berria onartu du gaur.
Egun, 32 taldek jokatzen dute txapelketa horretako fase finala. 2026ko Munduko Txapelketan, baina, 48 talde izango dira; gaur egun baino hamasei gehiago. Hiru taldez osatutako 16 multzo egongo dira, eta multzo bakoitzeko bi selekzio onenak sailkatuko dira final-hamaseirenetarako.