Arazo familiarrengatik
Louis van Gaalek erretiroa hartzen duela iragarri du
Erredakzioa
Teknikari holandarrak jakinarazi du ez duela entrenatzen jarraituko. Arrazoi familiarrak direla medio, erretiroa hartzen du.
Louis van Gaal entrenatzaile holandarrak iragarri du erretiroa hartzen duela. Ajax, Bartzelona, AZ Alkmaar, Bayern Munich, Manchester United eta Holandako selekzioa entrenatu ditu bere ibilbidean eta arrazoi familiarrengatik hartzen du erretiroa. Duela gutxi arreba bat eta suhi bat hil zaizkio.
"Nire familian eman diren azken berri txarrek, erretiroa hartzera eraman naute", adierazi du Van Gaalek "De Telegraaf" egunkari holandarrean. Louis Van Gaalek 20 titulu ditu bere palmaresean. Garrantzitsuena Ajaxekin 1995ean irabazi zuen Txapeldunen Liga da. Amsterdameko taldearekin UEFA txapelketa ere irabazi zuen 2002an. Ajaxekin Eredivisea (Holandako Liga) hiru aldiz irabazi zuen (1994, 1995 eta 1996), Bartzelonarekin bi Liga lortu zituen (1998 eta 1999), eta Bayernekin Bundesliga irabazi zuen (2010). 2015-2016. denboraldian FA Cupeko titulua lortu zuen Manchester Unitedekin.