Itxi

Euskal Selekzioa

Federazioak ofizialtasunaren eztabaida zabaltzeko asmoa iragarri du

Erredakzioa

Euskadiko Futbol Federakundea eztabaida prozesu baterako bidea ematera dator, helburua lortzera bideratutako jarduerak erakunde, alderdi politiko eta herritarrekin aztertzeko asmoz.

Euskal Selekzioa-Tunisia. Argazkia: EFE

Euskadiko Futbol Federakundeak jakinarazi du Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren inguruko eztabaida zabaltzeko garaia dela. Helburua lortzera bideratutako jarduerak erakundeekin, alderdi politikoekin eta herritarrekin aztertzeko asmoa azaldu du prentsa-ohar baten bitartez.

Euskadiko Futbol Federakundearen prentsa-oharra:

Euskadiko Futbol Federazioak, joan den 2016ko abenduaren 30ean Tunisiako selekzioaren kontra lehiatutako selekzio absolutuaren partiduarekin lotutako datuen lehenengo azterketa egin ostean, ondorengoa jakinaraztera dator:

Lehenik eta behin, ezagutzera ematea Federazioari partidu horretara etorritako ikusleria urriak eragin dion atsekabe sakona.

Euskadiko Futbol Federaziotik, partidu hori antolatzeko esfortzu itzela egin izan arren, konturatzen gara proiektatu den irudiarekin ezinezkoa gertatu dela haren helburu nagusia betetzea, alegia Euskadiko Futbol Selekzioaren inguruko batasuna eta gizarte babes handia, aldi berean partidu ofizialak lehiatzera heltzeko amaiera helburua lortzekotan urratsak ematea eskatzen duena.

Partidu honekin gizarte masaren deskonexioan eragin ahal izan diren arrazoiak aztertzeko orduan, konturatzen gara zehazki partidu honen antolamenduari dagokionez akatsak egin ahal izan ditugula, baina horrez gainera nolabaiteko etsipen sentimendu bat hauteman dezakegu gizarte masaren hein batengan, alegia ez zaiola nahikoa iruditzen ofizialtasuna lortzeko Gabonetako ohiko partidua ospatzea eta denboraren joanarekin ibilbide honetan aurrerapenik garatu ez denaren jabe dela.

Euskadiko Futbol Federakundea, dagokion arduraren jabe izanik, eztabaida prozesu baterako bidea ematera dator, erakundeekin, alderdi politikoekin, iritzi kolektiboekin, etab., helburua lortzera bideratutako jarduerak aztertzeko asmoz. Hala ere eta indarrean dauden mugak kontuan hartuta, Federazio honetatik etengabe helburura hurbiltzeko urratsak ematen jarraitu dugu. Zentzu honetan, FVF aspaldidanik dabil FIFA datetan nazioarteko partiduak lehiatzeko ahaleginean, izan ere, horrek goragoko mailako Selekzioekin lehiatu ahal izatea ahalbidetuko liguke gure aurrekontuaren mugak agerikoak izan arren, eta data horietan estatuko txapelketak gelditu egiten dira gure selekzioarentzat hala nola selekzio aurkariarentzat antolatu ohi direnez, jokalari hautagarri guztien eskuragarritasuna bermatuko litzateke, eta baldintza horiek ez dira betetzen Gabonetako partidu baten ospakizunean.

Euskadiko Futbol Federakundetik ulertzen dugu Euskal Selekzioaren inguruko agente eta aktore guztien batasunak ahalbidetuko duela amaiera helburua lortzeko bidean dauden oztopoak gainditzea. Horregatik eta azkeneko partidura bertaratutako ikusleria urria ikusi ondoren, etorkizunean Gabonetako ohiko partidua oraindaino arteko antolamendu balditzetan ospatzea komenigarria den edo ez baloratuko da. Dena den, gogoeta hauek eta beste batzuk jorratuko dira, egun gutxi barru antolatuko den Euskadiko Futbol Federakundeko Zuzendaritza Batzordearen hurrengo bileran.

Amaitzeko, joan den abenduaren 30ean San Mames joko-eremura etorri ziren zaleei, Futbol Klubei hala nola jokalariei gure esker ona adierazi nahi diegu, euren eskuzabaltasunagatik eta kolaborazioagatik; baita komunikabideei ere, oro har, partiduarekin lotutako informazio guztiaren hedapen publikoarengatik.

Luis Mª Elustondo Ciarreta

Presidentea

Albisteak (3)