Sandro Rosellek dioenez
Bartzelonak kreditua eskatu behar izan du soldatak ordaintzeko
Erredakzioa
Klubaren ekonomia hobetzeko Dmitro Chygrynskiy salduko diote Shakhtar Donteski 15 milioi eurogatik. Rosellek adierazi du Barçak ez dituela 50 edo 60 milioi ordainduko Cesc Fabregasengatik.
Bartzelona taldearen ekonomi kontuak ez omen daude oso ondo, izan ere talde katalanak ktreditua eskatu behar izan baitu soldatak ordaintzeko, gaur Sandro Rosell presidenteak adierazi duenez.
Efek bildutako eta RAC-1 irrati katalanari eginiko elkarrizketan Sandro Rosell Barçako presidenteak azladu du "taldea ez dago kiebra egoeran, baina tentsioa dago ekonomia arloan".
Bartzelonako aurreko Zuzendaritza Batzordeak (Laporta buru zuenak) 150 milioi euroko kreditua eskatu zuen eta kreditu hori hartuko du Rosellen zuzendaritza taldeak, baina baldintzak aldatuta. Laportaren Batzordeak ehuneko 15 igo nahi zuen bazkideen kuota, baina Rosellen taldeak ez die bazkideei kuota igoko.
Taldearen ekonomiak arnasa har dezan Bartzelonak Dmitro Chygrynskiy salduko diote Shakhtar Donteski 15 milioi eurogatik (25 milioigatik fitxatu zuten). Mediaprok telebista eskubideengatik diru kopuru bat ere eman behar diela esan zuen Rosellek.
Sandro Rosell presidentek adierazi du Bartzelonak Cesc Fabregas fitxatu nahi duela, baina kontu horren gainean honakoa esan du: "Bartzelonak ez ditu 50 milioi ezta 60 milioi ordainduko Cesc Fabregas fitxatzeagatik".