Neguko merkatua
Aketxe Cadizera, Hector Granadara eta Kike Sola Numantziara
Erredakzioa
Athleticek utzita joango dira Ager Aketxe eta Kike Sola. Hector Hernandez, aldiz, Realetik irtengo da minutu bila. Bestalde, Panticek Alaves utzi du.
Neguko fitxaketen merkatua urtarrilaren 31ko 23:59an itxiko da, eta talde gehienak mugimenduak egiten ari dira. Azken egunek aldaketak eragingo dituzte LaLigako taldeetan, euskal taldeak barne, noski.
Athleticen nahikotxo izan dira mugimenduak astelehen honetan. Talde zuri-gorriak Levanten utzita zegoen Alex Remiro atezaina errepeskatu du. Bestalde, baieztatu du Ager Aketxek utzita jokatuko duela Cadizen denboraldi amaierara arte eta Kike Sola Numantziara doala utzita. Sola Getafen egon da utzita, baina Madrileko taldea, Athletic eta Numnatzia akordiora iritsi dira aurrelari nafarrak Soriako taldean joka dezan.
Realean ere izan da mugimendua. Hector Hernandezek utzita jokatuko du Granadan denboraldi amaierara arte. Klub txuri-urdinak iragan astean baieztatu zuen Ruben Pardoren lagapena Betisera.
Alavesera Oscar Romero iritsi zen duela egun batzuk. Erdilaria Shanghai Shenuak utzita egongo da Arabako taldean denboraldia amaitu arte. Vila-realek utzita egon den Aleksandar Panticek Alaves utzi du Dynamo Kyiv taldean jokatzeko.