Itxi

AFRIKA KOPA

Kamerun, Afrika Kopako txapeldun, finalean Egipto menderatuta (1-2)

Erredakzioa

Egiptoko selekzioak hartu du aurrea markagailuan, baina bigarren zatian emaitzari buelta ematea lortu dute kamerundarrek.

Kamerun, 2017ko Afrika Kopako txapeldun. Argazkia: EFE

Kamerunek irabazi du 2017ko Afrika Kopa, finalean Egipto 1-2 mendean hartuta. Markagailuan aurrea hartu du Egiptok, Mohamed Elnenyren golari esker (1-0), baina Kamerunek emaitza iraultzea lortu du bigarren zatian, Nicolas N'Koulou (1-1) eta Vincent Aboubakar (1-2) jokalariek sartutako golei esker.

Fitxa teknikoa:

1 - Egipto: Essam El-Hadary, Ahmed Elmohamady, Ali Gabr, Ahmed Hegazy, Ahmed Fathi, Mohamed Elneny, Tarek Hamed, Abdallah El-Said, Mohamed Salah, Mahmoud "Trezeguet" Hassan (Ramadan Sobhi, 66. min) eta Amr Warda.

2 - Kamerun: Fabrice Ondoa, Ambroise Oyongo, Adolphe Teikeu (Nicolas N'Koulou, 31. min), Michael Ngadeu-Ngadjui, Fai Collins, Sébastien Siani, Arnaud Djoum, Benjamin Moukandjo, Jacques Zoua (Georges Mandjeck, 90. min), Christian Bassogog, Robert Ndip Tambe (Vincent Aboubakar, 46. min).

Golak: 1-0, 22. min: Mohamed Elneny. 1-1, 59. min: Nicolas N'Koulou. 1-2, 88. min: Vincent Aboubakar.

Epailea: Janny Sikazwe (ZAM).

Albisteak (2)