Ofiziala
Bielsa Lilleko entrenatzaile berria izango da uztailaren 1etik aurrera
Erredakzioa
Entrenatzaile argentinarrak eta Frantziako taldeak ofizial egin dute bi aldeak lotzen dituen akordioa.
Marcelo Bielsa Lille taldeko entrenatzailea izango da uztailaren 1tik aurrera. Klubak igande honetan eman du bi aldeak lotzen dituen akordioaren berri. 61 urterekin ekingo dio Bielsak erronka honi.
"Lille eta entrenatzaile argentinarra akordio batera iritsi dira. Bielsak bi urteko kontratua sinatu du, eta lehen taldearen kargu egongo da uztailaren 1ean", publikatu du Frantziako klubak.
Athleticeko entrenatzaile ohia eta Argentinako eta Txileko hautatzaile ohia Frantziako Ligara itzuliko da 2014-2015. denboraldian Olympique Marsella zuzendu ostean.