Ikerketa
Villar eta Espainiako Futbol Federazioa inputatu dituzte
Erredakzioa
Majadahondako laugarren epaitegiak ikertuko ditu leporatzen zaizkien hiru delituak; prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta 1.200.000 euroren bidegabeko jabetzea.
Espainiako Futbol Federazioa eta haren presidentea den Angel Maria Villar inputatu egin dituzte. Majadahondako laugarren epaitegiak ikertuko ditu leporatzen zaizkien hiru delituak: prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta 1.200.000 euroren bidegabeko jabetzea.
Diru hori Kirol Kontseilu Nagusiak emandako diru-laguntza bat zen, eta ez zen behar den moduan arrazoitu. Federazioak diru hori eta interesak itzuli ditu dagoeneko, guztira, miloi t'erdi euro.