Itxi

LaLiga

Granadak kargutik kendu du Alcaraz eta Adams jarri du entrenatzaile

Erredakzioa

Andaluziako taldea LaLigako sailkapeneko jaitsiera postuetan dago, eta klubak Lucas Alcaraz entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Tony Adamsek ordezkatuko du.

Lucas Alcaraz. Argazkia: EFE

Granadak Lucas Alcaraz entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du astelehen honetan, eta Tony Adamsek hartuko du denboraldi amaierara arte lehen taldea zuzentzeko ardura.

Zortzigarren jardunaldian kendu zuten kargutik Paco Jemez entrenatzailea, eta Lucas Alcaraz jarri zuten haren lekuan. Alcarazek, baina, ez du taldearen bolada txarra aldatzea lortu, eta bera ere kargutik kendu dute. Denboraldi amaierara arte, Tony Adams izango da Granada taldearen entrenatzailea. Britainiarra Granadako kirol zuzendaritzan ari zen lanean.