Egotzia, Malagaren aurka
Lehiaketa Batzordeak hiru partidako zigorra ezarri dio Neymarri
Erredakzioa
Neymar Junior Bartzelonako jokalariak Realaren aurkako, Real Madrilen kontrako eta Osasunaren aurkako partidak galduko ditu.
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak hiru partidako zigorra ezarri dio Neymar Bartzelonako jokalariari, astelehen honetan jakitera eman duenez. Neymar Malagaren aurkako partidan egotzia izan zen, eta laugarren epailea txalotu zuen aldageletara joan aurretik.
Bartzelonak helegiteak aurkeztuko ditu, baina behinik-behin, Neymarrek ezingo du jokatu Realaren aurka asteburu honetan, ezta Real Madrilen aurkako Klasikoa eta Osasunaren aurka jokatu beharreko neurketa ere galduko du.
Igandean Malagaren aurkako partidan bi txartel hori ikusi zituen eta egotzia izan zen. Rosaledako zelaitik atetratzen ari zenean laugarren epailea txalotu zuen. Ondorioz, 117. artikuluari jarraituta, partida bateko zigorra ezarri diote bi txartel hori ikusi izanagatik eta beste bi norghiagokako zigorra, laugarren epailea txalotzearren. Jesus Gil Manzano epaileak aktan jaso zuenez, "Neymar Junior Bartzelonako jokalaria laugarren epailearengana zuzendu da, hau txalotuz".