Itxi

Malagan

Real Madrilek bere 33. Liga irabazi du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eibarrek Camp Nou zelaian galdu du, baina Bartzelonak markagailua irauli arren, Real Madrilen garaipena Malagan titulua zurien eskuetan utzi du.

Modric, Benzema eta Sergio Ramos, gol bat ospatzen Malagan / EFE.

Real Madrilek 2016-17ko Liga irabazi du, bost urteren ondoren. Cristiano Ronaldo eta Karim Benzemaren golek Malagan titulua eman diote Zinedine Zidane taldeari (0-2).

Madrildarrek denboraldi osoan izandako jarrera eta intentsitatea erakutsi dute titulua garaiz ziurtatzeko. Partida guztietan golak sartu dituzte, eta puntu gehiago lortu dute etxetik kanpo Santiago Bernabeun baino.

FITXA TEKNIKOA

Malaga: Kameni; Miguel Torres, Luis Hernandez, Mikel, Ricca; Camacho, Recio, Fornals, Keko ('Chory' Castro, 60. min), Jony (Duda, 72. min); eta Sandro (Charles, 69. min).

Real Madril: Keylor Navas; Danilo, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro (Kovacic, 66. min), Modric, Kroos, Isco (James, 66. min); Cristiano Ronaldo eta Benzema (Morata, 73. min).

Golak: 0-1, 2. min: Cristiano Ronaldo. 0-2, 55. min: Benzema.

 

Goikoen arteko borrokaren beste partidan, Eibarrek Camp Noun galdu du (4-2). Inuik egin ditu armaginen bi golak, baina Bartzelonak markagailuari buelta eman dio, lau golekin: Junca bere atean, Messi penaltiz eta bere jokaldi batean, eta Suarez.

Bartzelonak hotz hasi du neurketa, Malagan geratzen ari zenaz jakitun, eta Eibarrek denboraldian ohikoa izan den kemena erakutsi du. Capak bi txartel hori ikusi ditu, eta azken laurdena bat gehiagorekin jokatu du Bartzelonak.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto (Andre Gomes, 46. min), Marlon, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic (Paco Alcacer, 71. min), Iniesta, Messi, Luis Suarez eta Neymar.

Eibar: Yoel; Capa, Arbilla, Lejeune, Junca; Escalante (Rivera, 86. min), Dani Garcia, Rubén Peña (Pedro Leon, 67. min), Inui; Kike Garcia eta Sergi Enrich (Galvez, 77. min).

Golak: 0-1: Inui, 7. min. 0-2: Inui, 60. min. 1-2: Junca, 63. min (b.a.). 2-2: Luis Suarez, 73. min. 3-2: Messi, 75. min (p). 4-2: Messi, 92. min.

Albisteak (3)