Nou Camp estadioan
Espainiako Superkopa: Barça txapeldun, 4-0 irabaziz
Erredakzioa
Talde katalanak joaneko partidako 3-1ari buelta ematea lortu zuen, Messiren "hat-trick" bati esker.
Guardiolaren mutilek Sanchez Pizjuanen jasotako 3-1a altxatzea lortu zuten, Txapeldunen Ligarako prestatzen ari den Sevillaren aurka. Andaluziarrek, jokalariak erresarbatu egin zituzten Bragaren aurkako partidarako eta hori zelaian nabaritu egin zen. Bartzelona, nagusi izan zen markagailuan eta jokoari dagokionez, eta Messik munduko jokalari onenetarikoa dela erakutsi zuen, berriz ere. Argentinarrak hiru gol egin zituen, eta laugarrena, Konkok bere ate barruan sartu zuen.
Blaugranek, atsedenaldira 3-0eko abantailaz joatea lortu zuten eta bigarren zatian Sevillak aldaketak egin zituen txapelketa bertan behera ez uzteko nahiarekin. Hala ere, andauziarrak ez ziren Victor Valdesen atera heltzeko gai izan.