Futbola Telebistan
TVE, Tele5, La Sexta eta FORTAk lehiaketa guztiak eskainiko dituzte
Erredakzioa
Halere, Digital + eta Gol TV, ordainpeko kateek, partida gehienak emango dituzte.
Estatuko hiru katek (TVE, Tele 5 eta La Sexta) eta kate autonomikoek Lehen Mailako futboleko partidak eskeiniko dituzte. Estatuko eta Europako txapelketak emango dituzte, baldin eta talde espainiar batek parte hartzen duen. Gainera, Ordainpeko kateek, Digital + eta Gol Televisiones, partida gehienak eskeiniko dituzte, iaz bezela.
BBVA Liga hurrengo asteburuan hasiko da, larunbatean jokatuko diren hiru partidekin ( Hercules-Athletic, Malaga-Valentzia eta Levante-Sevilla).
La Sextak, pasa den urteko eskema bera errepikatu egingo du eta larubateko partida eskeiniko du, telebista autonomiko batzuekin batera.
Lehen Mailako beste partidak Digital + eta Gol TVk eskeiniko dituzte. Digital +ek, igandeetako partida emango du, Canal +en bitartez eta beste hiru partida Canal+ Ligaren bitartez. Beste partidak ordainpeko kanalen bidez emango dira.
Gol TVk lau partida emango ditu jardunaldi bakoitzean, zeinetatik bat beti izango da Bartzelona edo Real Madrilena.