Abuztuaren 18tik 21era
Alaves-Leganes partida 2017-18 Ligako lehenengoa izango da, abuztuaren 18an
Agentziak | Erredakzioa
Zubeldiaren taldeak ostiral batean jokatuko du Butarquen. Realak larunbatean jokatuko du, Athleticek igandean eta Eibarrek astelehenean.
2017-18 Ligako lehen jardunaldiak baditu ordutegiak. Abuztuaren 18an hasi eta 21ean amaituko da, eta lau euskal taldeek ondorengo egunotan jokatuko dute: Alavesek, 18an, ostiralean, Leganesen, 20:15ean; Realak, Balaidosen, Celtaren aurka, 19an (larunbatean), 18:15ean; Athleticek, biharamunean, San Mamesen, Getaferen kontra, 18:15ean; eta Eibar Rosaledan arituko da, jardunaldiko azken partidan, abuztuaren 21ean, 22:00etan, Malagaren aurka.
Hauxe da LaLiga Santander 2017/18ko lehen jardunaldiko partiden zerrenda, osorik:
Abuztuaren 18an (ostirala)
20:15ean: Leganes-Alaves
22:15ean: Valentzia-Las Palmas
Abuztuaren 19an (larunbata)
18:15ean: Celta-Reala
20:15ean: Girona-Atletico Madril
22:15ean: Sevilla-Espanyol
Abuztuaren 20an (igandea)
18:15ean: Athletic-Getafe
20:15ean: Bartzelona-Betis
22:15ean: Deportivo-Real Madril
Abuztuaren 21ean (astelehena)
20:15ean: Levante-Villarreal
22:00etan: Malaga-Eibar