5 urterako PSG-ra
Neymarren abokatuek 222 milioi euro ordaindu dizkiote Bartzelonari
Erredakzioa
Barçaren bulegoetara joan dira ostegun honetan kluba eta jokalaria lotzen zituen kotratua eteteko. Bartzelonak baieztatu duenez, etete klausula osoa ordaindu dute Neymarren ordezkariek.
Neymar da Silva brasildarraren abokatuak Bartzelonaren bulegoetara joan dira ostegun honetan, eta 222 milioi euro ordaindu dizkiote Barçari kluba eta jokalaria lotzen zituen kontratua eteteko, Bartzelonak komunikatu baten bitartez baieztatu duenez.
Ondorioz, Neymarrek bost urterako kontratua sinatuko du PSG taldearekin.