Espainiako selekzioa
Odriozola eta Aduriz deitu ditu Lopetegik
eitb.eus
Vierarekin batera, Dani Carvajal, Andres Iniesta eta Alvaro Morata ordezkatuko dituzte.
Espainiako selekzioak Albaniaren eta Israelen kontrako partidak jokatu behar ditu hurrengo egunetan, eta Dani Carvajal, Andres Iniesta eta Alvaro Morata bajan daude, min hartuta.
Beraz, Julen Lopetegik Aritz Aduriz (Athletic Club), Alvaro Odriozola (Real Sociedad) eta Jonathan Viera (UD Las Palmas) deitu ditu bi partida horiek jokatzeko. Ostiralean, Albaniaren aurka arituko dira Alacanten, eta astelehenean, Israelen aurka, Jerusalemen.