Errusia 2018
Espainiako selekzioak Munduko Kopan erabiliko duen uniformea aurkeztu dute
Erredakzioa
Astelehenean aurkeztu dute Espainiak 2018an Errusiako Munduko Kopan erabiliko duen arropa. 1994an AEBko Munduko Txapelketan erabili zuten uniformea ekarri dio gogora bati baino gehiagori.
Espainiako selekzioak astelehen honetan aurkeztu du 2018an Errusiako Munduko Kopan erabaliko duen uniformea. Adidas markakoa izango da, eta 1994an Ameriketako Estatu Batuetako Munduko Kopan erabilitako uniformea ekarri dio gogora bati baino gehiagori.
Berritasun nagusia elastikoan izango da, diamante gorri, hori eta urdinak izango baititu hegalean. Prakak urdinak izango dira, eta galtzerdiak, berriz, beltzak.
Polemika sare sozialetan
Urdinak gorriaren gainean eragindako efektu optiko batek polemika eragin du sare sozialetan. Twitter sarean Pablo Iglesias Podemoseko buruak hauxe adierazi du: "Aspaldi ez du Espainiako selekzioak horren elastiko polita jantzi". Gainera, Alberto Garzon Ezker Batua alderdiko koordinatzaile federalak ere eman du bere iritzia sare sozialetan: "Espainiako selekzioaren elastiko berriak xarma berezia du".
Bestalde, Adidas markako bozeramaileak EFEri esan dionez, "iritziak sortzea normala da, beti gertatzen baita txapelketa handi baten atarian".