Itxi

Hampden Parken

Eurokopa 2012: Llorenteren gola, erabakigarria Eskoziaren aurka (2-3)

Erredakzioa

Oraingoan ere Espainiako selekzioko gakoetako bat izan zen Athleticeko aurrelaria 80. minutuan garaipenaren gola sartuta. Villak Raulen marka berdindu zuen (44 gol).

Espainiako selekzioak aurrerapausoa eman zuen 2012ko Eurokoparako sailkatzeko bidean Eskozia 2-3 mendean hartuta. Hampden Parken Fernando Llorenteren golak erabaki zuen partida eta Villak Raulen marka berdindu zuen (44 gol).

Eskoziarrek dena eman zuten eta Espainiak garaipena eskuratzeko sufritu zuen. Susperraldia behar zuten espainiarrek eta Del Bosquek Pablo Hernandez eta Fernando Llorente zelairatu zituen. Oraingoan ere Athleticeko Llorente izan zen gakoa. 80. minutuan Capdevillaren erdiraketa baliatu zuen garaipenaren gola sartzeko.

Ficha teknikoa:

2 - Eskozia: McGregor; Bardsley, Weir, McManus, Whittaker; Fletcher, McCulloch, Morrison, Dorrans (Mackie, 80''), Naismith, Morrison (Maloney, 80''); eta Miller.

3 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Pique, Capdevila; Busquets (Marchena, 89''), Xabi Alonso, Iniesta; Cazorla (Pablo Hernandez, 70''), Silva (Llorente, 75'') eta Villa.

Golak:

0-1, 44'': Villa.

0-2, 56'': Iniesta.

1-2, 59'': Naismith.

2-2, 67'': Piquek bere atean.

2-3, 80'': Llorente.

Gainontzeko emaitzak:

Azerbaiyan 1 - Turkia 0
Kazajistan 0 - Alemania 3
Belgika 4 - Austria 4
Armenia 4- Andorra 0
Eslovakia 1- Irlanda 1
Mazedonia 0- Errusia 1
Feroe Irlask 1 - Ipar Irlanda 1
Estonia 0 - Eslovenia 1
Italia 0 - Serbia 0 (6. minutuan, bertan behera istiluen ondorioz)
Bielorrusia 2 - Albania 0
Frantzia 2 - Luxenburgo 0
Finlandia 1 - Hungaria 2
Holanda 4 - Suedia 1
San Marino 0 - Moldavia 2
Letonia 1- Georgia 1
Grezia 2- Israel 1
Suitza - Gales 4 - 1.
Inglaterra - Montenegro 0 - 0.
Danimark - Zipre 2 - 0.
Islandia - Portugal 1 - 3
Liechtenstein - Txekiar Errepublika 0 - 2.
Eskozia - Espainia 2 - 3





Albisteak (2)

Bideoak (1)