Asturiasko Printzearen Saria
Barça eta Madrileko jokalariak ez dira sari banaketara joango
Erredakzioa
Mourinhok eta Guardiolak ez diete euren jokalariei Asturiasko Printzearen Sarira joateko baimenik emango hurrengo egunean, 23an, Liga partida baitute.
Espainiako futbol selekzioan jokatzen duten Bartzelonako eta Real Madrileko jokalariak ez omen dira Asturiako Printzearen Sari banaketara joango (Oviedon, urriaren 22an).
Hurrengo egunean, 23an, Liga partida dute talde biek eta Mourinhok eta Guardiolak ez diete euren jokalariei joateko baimenik emango. Hala baieztatu dute gaur teknikariek.