Itxi

Kluben arteko Mundiala

Real Madril finala jokatzeko sailkatu da Al Jazirari irabazi ostean (1-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gareth Bale galestarra bere taldea laguntzera atera da, eta garaipenaren gola erdietsi du zelairatu eta berehala.

Gareth Bale. Argazkia: EFE

Real Madrilek Kluben arteko Mundiala jokatuko du larunbatean Gremio Porto Alegre talde brasildarraren aurka. Horretarako, Al Jazira etxeko taldeari irabazi behar izan dio markagailua iraulita (1-2). Izan ere, defentsa lanetan egindako akats larriek partidan galtzen joatea eragin dute, eta bigarren zatira arte itxaron behar izan dute aurretik jartzeko, Cristiano Ronaldoren eta Gareth Balen golen bidez.

Bale bere taldea laguntzera atera da, Fuenlabradaren kontrako Errege Kopako kanporaketan egin zuen legez.

Madrildarrek Ali Khaseif atezainaren geldituekin egin dute topo lehen zatian, eta VAR sistemaren bidez Casemirok sartutako gol bat nola baliogabetzen zieten ikusi dute. Gainera, 41. minutuan Romarinhok bere taldea kanporaketa gainditzeko itxaropenez bete du.

Real Madrilek susto galanta hartu du bigarren zatia hasi eta berehala, Al Jazirak bigarren egin baitu, baina VAR sistemak protagonismoa hartu du berriz ere eta baliogabetu egin du gola jokoz kanpoagatik.

Handik gutxira, Cristiano Ronaldok berdinketa jarri du markagailuan, eta, 81. minutuan, zelairatu eta berehala, Balek garaipenaren gola egin du.

Fitxa teknikoa:

Real Madril 2: Keylor Navas; Achraf, Varane, Nacho, Marcelo; Modric, Casemiro, Kovacic (Lucas Vázquez, 68. min); Isco (Asensio, 68. min), Benzema (Bale, 81. min) eta Cristiano Ronaldo.

Al Jazira 1: Khaseif (Al Senani, 51. min), Fayez, Ayed, Jumaa, Rashid; Al Attas, Al Hosani (Rabia, 72. min), Alhammadi (Al Otaiba, 60. min), Boussoufa, Romarinho y Mabkhout.

Golak: 1-0, 41. min: Romarinho. 1-1, 53. min: Cristiano Ronaldo. 1-2, 81. min, Bale.

Albisteak (2)