IV. eta XV. taldeak
Hirugarren Maila: Goiko taldeek ez dute barkatu
Erredakzioa
Amorebietak, Laudiok eta Durangoko Kulturalek haien partidak irabazi dituzte. Tudelano eta Valle Egues sailkapeneko goikaldean mantentzen dira.
Zornotzarrak Hirugarren Mailako laugarren multzoko lidertza izaten jarraitzen dute, Baskoniaren etxean 2-3 irabazi ostean. Laudiok, Amorebietak bezela 24 puntu ditu, Zalla 0-2 gaidnitu baitzuen. Durangoko Kulturalek ere 0-2 gainditu zuen Eibar B eta 23 punturekin kokatu da taulako hiruharren postuan.
Beheko postuetan Aurrera Vitoriak, Elgoibarrek eta Zallak jarraitzen dute, 4, 5 eta 6 punturekin.
Nafarroako multzoan, Tudelanok River Ega jipoitu zuen 7-0 eta 24 punturekin lidertza izaten jarraitzen du. Valle Eguesek ere garaipen garrantzitsua lortu zuen eta 23 punturekin taulako lehen postura hurbildu da. Cirbonerok, 0-1 gainditu zuen Peña Azagresa eta 19 punturekin sailkapeneko 3 postuan sendo jarraitzen du. Lagun Arteak sailkapeneko azken postua du 3 punturekin.
IV. taldea:
Zarautz KE 0-0 Aurrera de Vitoria
CD Basconia 2-3 SD Amorebieta
Santutxu FC 0-1 Club Portugalete
CD Santurtzi 2-0 Zamudio SD
SD Leioa 0-0 Arenas Club
SD Eibar B 0-2 SCD Durango
Zalla UC 0-2 CD Laudio
SD Gernika 1-0 CD Lagun Onak
Sestao RC 1-1 SD Beasain
Amurrio Club 1-1 CD Elgoibar
XV. taldea:
CD Iruña 2-0 CD Idoya
CD Ardoi 0-2 CD Oberena
CD Aoiz 3-0 CD Lagun Artea
AD San Juan 1-1 CD Aluvion
UDC Txantrea 2-0 CD Pamplona
CD Huarte 0-3 UD Mutilvera
CD Valle de Egües 1-0 CD Murchante
Tudelano 7-0 CD River Ega
Peña Azagresa 0-1 CA Cirbonero
Izarra 4-0 CD Lourdes