Final-hamaseigarrenak
Errege Kopa: Bartzelonak eta Real Madrilek ez dute ezustekorik nahi
Erredakzioa
Guardiolaren atldeak Ceutaren aurka jokatuko du, asteartean 22:00etan eta Mourinhoren mutilek Murtziaren etxean jokatuko dute asteartean 20:00etan.
Katalanek eta madrildarrek ez dute ustekabekorik nahi Errege Kopako lehen partidetan. Mourinhok txapelktea gogoko duela adierazi du eta zuriek denbora dexente daramate Kopako finalera heldu gabe. Talde madrildarrak Murtzia gainditu beharko du, Bernabeu futbol zelaian itzuliko partida lasai jokatzeko. Bartzelonak Ceutaren aurka jokatuko du, emaitza eroso bat ateratzeko helburuarekin.
Real Madrilek une gozoa bizi du eta egoera hori aprobetxatu nahi dute Kopan aurrera egiteko. Mourinhok argi eta garbi utzi du txapelketa irabazi nahi duela eta horretarako jokalari garrantzitsuak zelairatuko ditu portugaldarrak. Iker Casillas, Cristiano Ronaldo eta Marcelo hasierako hamaikakoan egongo dira eta badirudi erasoan Benzema arituko dela.
Pep Guardiolaren Bartzelonak, kanporaketa lasaitasunez hartuko duela dirudi. Entrenatzaile katalanak, Messi, Alves, Valdes, Busquets, Iniesta, Pique eta Villa etxean utziko dituela dirudi eta harrobiko mutilek hartuko dute taldearen pisua. Thiagok, Fontasek, Bartrak, Nolitok eta Miñok lehen taldearekin jokatzeko aukera aparta izango dute Ceutaren aurka. Gainera, Xavik eta Militok ezingo dute jokatu lesionaturik daudelako.