Nueva Condominan
Kopa: Real Madrilek, ezin Murtzia gainditu eta Barçak irabazi
Erredakzioa
Mourinhoren gizonek hutsean berdindu zuten Bigarren B Mailako Murtziaren kontra eta Bartzelonak Ceutari 0-2 irabazi eta final-zortzirenak oso gertu ditu.
Real Madrilek ezin izan zuen Murtzia mendean hartu Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan (0-0). Mourinhoren gizonek aukerak izan zituzten, baina Iñaki Alonsoren taldeak neurketa serioa egin eta hasierako markagailuari eutsi zioten. Zuriek etxean, Santiago Bernabeun, eskuratu beharko dute hurrengo kanporaketarako txartela.
Fitxa teknikoa:
0. Real Murtzia: Dani Hernandez; Ander Gago, Luciano, Ivan Amaya, Oscar Sanchez; Carles, Richi, Miguel Albiol, Dani Aquino (Pedro, 57''); Cañadas (Mario Marin, 64'') eta Kike (Rosquete, 77'').
0. Real Madril: Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Raul Albiol, Arbeloa; Mahamadou Diarra, Granero (Khedira, 62''), Pedro Leon, Canales; Cristiano Ronaldo (De Maria, 69'') eta Benzema (Higuain, 62'').
FC Bartzelona, bestalde, Ceutaren aurka nagusitu zen 0-2ko markagailuarekin. Ez zuten onenek jokatu, baina Guardiolak zelairatutako jokalariek maila ona eskaini zuten. Final-zortzirenetarako txartela eskura dute.
Fitxa teknikoa:
0. Ceuta: Aridane, Baigorri, Zamora, David Cañas; Raoul Loe, Modeste, Ormazabal, Villatoro (Gilson Silva, 44''); Javi Navarro (David Torres, 58'') eta Berrocal (Seguro, 33'').
2. Bartzelona: Pinto; Adriano, Maxwell, Fontas, Bartra; Mascherano, Keita, Thiago (Jonathan, 87''); Jeffren (Nolito, 33''), Pedro eta Bojan.
Golak:
0-1, 16'': Maxwell.
0-2, 25'': Pedro.