Itxi

Liga

Sevillak entrenatzaile kargutik kendu du Berizzo

Erredakzioa

Leer en Castellano

Sevillako Administrazio Kontseiluak jakinarazi duenez, Eduardo Berizzok ez du jarraituko taldea entrenatzen. Javi Gracia eta Luis Enrique dira hautagaiak argentinarra ordezkatzeko.

Eduardo Berizzo. Argazkia: EiTB

Eduardo Berizzo entrenatzaile kargutik kendu du Sevillak ostiral honetan. Hala adierazi du klubaren Administrazio Kontseiluak, ohar baten bitartez, erabakia taldearen bolada txarrari dagokiola argudiatuta.
Sevillak eskerrak eman nahi izan dizkio Berizzori egin duen lanagatik eta onena opatu dio bere etorkizunerako. Horrez gain, Sevillak argitu du, elkarrizketak hasi dituela entrenatzaile berria kontratatzeko.

Albisteak (3)