Itxi

Ejido eta Kordoba, ezustekoak

Errege Kopa: Valentziak eta Atletico Madrilek, final-zortzirenak gertu

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Unai Emeryren taldeak 0-3 irabazi zion Logroñesi eta madrildarrek 0-5 jipoitu zuten Universidad de Las Palmas. Vila-realek 1-1 berdindu zuen Poli Ejidoren aurka.

Iragan asteazkenean Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidak jokatu ziren. Ezusteko batzuk eta gol sorta handiak ikusi izan ahal genituen.

Euskal taldeei dagokienez Real Unionek ezin izan zuen Sevillarekin eta andaluziarrek 0-4 irabazi zuten Stadium Galen. Portugaletek 1-1 berdindu zuen Getaferen aurka La Floridan ezustekoa emanez.

Atletico Madrilek eta Valentziak eskuan dituzte final-zortzirenak. Unai Emeryren taldeak 0-3 irabazi zion Logroñesi Las Gaunas Berrian eta Atleticok 0-5 jipoitu zuen Universidad de Las Palmas.

Ezustekoa eman zuten taldeen artean Poli Ejido eta Kordoba daude. Ejidokoek 1-1 berdindu zuten Vila-realekin eta Kordobak 2-0 irabazi zion Racingi.

Mallorcak eta Espanyolek hurbil dute final-zortzirenetarako txartela. Baleareetako taldeak 3-1 irabazi zion Sportingi eta katalanek 0-2 gainditu zuten Valladolid.

Asteazkenean jokatutako partidetan beste emaitza batzuk ere azpimarratu behar dira. Hercules-Malaga partida golik gabe (0-0) bukatu zen. Levantek 2-3 irabazi zion Xerezi eta Zaragozak 0-1 irabazi zion Betisi.

Final-hamaseirenetako joaneko partiden emaitzak:

Real Murcia 0 - 0 Real Madrid
AD Ceuta 0 - 2 FC Barcelona
Real Union 0 - 4 Sevilla FC
UD Logroñés 0 - 3 Valencia CF
CP Ejido 1 - 1 Villarreal CF
Club Portugalete 1 - 1 Getafe CF
Real Valladolid 0 - 2 RCD Espanyol
Xerez CD 2 - 3 Levante UD
Córdoba CF 2 - 0 Real Racing
Hércules CF 0 - 0 Málaga CF
RCD Mallorca 3 - 1 Real Sporting
Universidad LPGC 0 - 5 Atletico de Madrid
Real Betis 0 - 1 Real Zaragoza

Albisteak (2)

Bideoak (1)