BBVA Liga
Atletico Madril-Osasuna, azaroaren 13an 20:00etan
A.B.
Erredakzioa
Larunbatean jokatuko dute gorritxoek Vicente Calderonen. Athleticek egun berean, baina arratsaldeko 18:00etan jokatuko du San Mamesen Almeriaren aurka. Hercules-Reala, igandean izango da 17:00etan.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak jakitera eman ditu BBVA Ligako hamaikagarren jardunaldiko partyiden ordutegiak.
Osasunak Vicente Calderonen jokatuko du azaroaren 13an (larunbata) arratsaldeko 20:00etan. Athleticek Almeria izango du aurkari San Mamesen eta norgehiagoka larunbatean 18:00etan jokatuko da.
Realaren txanda igandean izango da. Herculesen aurka ariko dira txuri-urdinak Rico Perez futbol zelaian azaroaren 14an (igandea) 17:00etan hasiko den partidan.
Hamaikagarren jardunaldiko partiden ordutegiak:
Larunbata, azaroaren 13a
18:00 Athletic Club-Almeria
20:00 Atletico Madril-Osasuna
22:00 Bartzelona-Vila-real
Igandea, azaroaren 14a
17:00 Zaragoza-Sevilla
17:00 Hercules-Real Sociedad
17:00 Racing-Espanyol
17:00 Malaga-Levante
17:00 Mallorca-Deportivo
19:00 Sporting-Real Madril
21:00 Valentzia-Getafe