Ekainaren 2011ra arte
Bakero, Poloniako Lech Poznan taldeko entrenatzaile berria
Erredakzioa
Gipuzkoarrak ostegun honetan estreinatuko du kargua, Europa Leaguen Manchester Cityren kontra.
Jose Maria Bakero da Poloniako Lech Poznan taldeko entrenatzaile berria, 2011ko ekainaren 30era arte. Gipuzkoarrak ostegun honetan estreinatuko du kargua, Europa Leaguen Manchester Cityren kontra.
Richard Kuzma izango da Bakeroren "bigarrena" eta atezainak Pablo Primelen aginduetara izango dira. Prestatzaile fisikoa, Luis Villarroel.