Real Madril
Ruben de la Redek agur esan dio futbolari negar malkotan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Real Madrileko futbolari moduan zuen kontraua eten dute bi aldeek, baina klubari lotuta jarraituko du. Etorkizunean harrobiko talderen bat entrenatuko du.
Ruben De La Redek agur esan dio futbol profesionalari bihotzean duen arazo bategatik. "Gaur nire agurra iragartzen dut. Bihotzeko arazo batek behartzen nau erabaki hau hartzera, baina nire bihotza madrildarra da", esan zuen De La Redek.
De la Redek Real madrileko jokalari moduan zuen kontratua eten du talde merengearekin adostasunera iritsita. Dena den, Real Madrilen lanean jarraituko du. Datorren denboraldian harrobiko talderen bat zuzenduko du entrenatzaile moduan.