Europa League
Atleticok eta Sevillak irabazi; Vila-real eta Getafe, gaizki
Erredakzioa
Jose Mari Bakeroren taldeak, Lech Poznanek, ezustean gainditu zuen Manchester City (3-1).
Jose Mari Bakeroren Lech Poznanek eman zuen Europa Leagueko laugarren jardunaldiko ezustekoa Manchester City 3-1ko markagailuarekin mendean hartuta. Liverpoolek, bestalde, markagailuari buelta eman zion Napolesen kontra (3-1) Gerrarden ''hat-trick''-ari esker.
Talde espainiarrei dagokienez, Atletico Madrikek B multzoko lidergoari eutsi zion Rosenborgi irabazita (1-2). Tiagok sartu zuen garaipenaren gola amaierara heltzeko sei minutaren faltan, gol zoragarria gainera.
Vila-realek, bestalde, porrota jaso zuen Salonicako Arisen kontra (1-0) eta D multzoko hirugarren posturaino jaitsi da. Getafek ere galdu zuen, 3-0 Stuttgarten aurka eta hurrengo kanporaketarako txartela asko zaildu zaio.
Azkenik, Sevillak gol-zaparrada lortu zuen Ukrainiako Karpatyren aurka (4-0) eta J multzoko lidergoan da. Alfaro (2), Cigarini eta Negredo izan ziren golegileak.
4. jardunaldiko emaitzak:
Lech Poznan 3 Manchester City 1
Juventus 0 FC Salzburg 0
Rosenborg 1 Atletico 2
B. Leverkusen 1 Aris Salonica 0
Levski Sofia 2 Lille 2
Gante 3 Sp. Lisboa 1
PAOK Salonica 1 Vila-real 0
Brujas 0 Dinamo Zagreb 2
Bate Borisov 3 Sheriff Tiraspol 1
Dinamo Kiev 2 AZ Alkmaar 0
Lausana 1 Sparta Praga 3
CSKA Mosku 3 Palermo 1
Hajduk Split 2 Zenit S. Petersburgo 3
AEK Atenas 1 Anderlecht 1
OB Odense 2 Young Boys 0
Getafe 0 Stuttgart 3
PSV 3 Debreceni VSC 0
Sampdoria 0 Metalist Jarkov 0
Sevilla 4 Karpaty Lviv 0
PSG 0 B. Dortmund 0
Steaua Buc. 3 Utrecht 1
Liverpool 3 Napoles 1
Rapid Viena 1 CSKA Sofia 2
Oporto 1 Besiktas 1