Itxi

Fitxaketak

Neguko merkatua: Realak Hector Moreno fitxatu du; Eibarrek, Vukasin Jovanovic

eitb.eus

Leer en Castellano

Txuri-urdinek atzealdean zuten hutsunea bete dute mexikarraren fitxaketarekin; Eibarrek, bere aldetik, jokalari serbiarra utzita izango du udara arte, erosteko aukerarekin.

Realak Hector Moreno mexikarra fitxatu du. Argazkia: Real Sociedad

Realak Hector Moreno (30 urte eta 1,84 zentimetro) atzelari mexikarra fitxatu du 2021 denboraldira arte, Erroma talde italiarrari 6 milioi euro ordainduta.

Ohar baten bidez jakitera eman duenez, Mexikoko selekzioko kapitaina den jokalaria ostegunean helduko da Donostiara. Badaki zer den Ligan jardutea, lau urtez aritu baitzen Espanyolen elastikoa defendatzen.

Horrenbestez, aipatu fitxaketarekin talde txuri-urdinak bete du Iñigo Martinezen irteerak utzitako hutsunea.

 

 

Vukasin Jovanovic erdiko atzelariak utzita jokatuko du Eibarren denboraldi amaierara arte. Jokalari serbiarra Girondins Bordeletik dator, eta talde armaginak aukera izango du lagatzea beste denboraldi batez luzatzeko (2018-2019 denboraldira begira) eta atzelaria erosteko.

Jovanovicek 21 urte ditu, eta etorkizun handia iragartzen diote adituek. Bere herrialdeko selekzioarekin jokatu ohi du, 21 urtez azpiko kategorian, eta aurtengo denboraldian 16 partida jokatu ditu Frantziako ligan.

 

 

Aldi berean, talde armaginak Bebe jokalari portugaldarra utzi dio Rayo Vallecano talde madrildarrari denboraldi amaierara arte. Behin denboraldia amaituta, berriro itzuliko da talde armaginera. 27 urteko erdilariak hamaika aldiz aritu da aurten Eibarren elastikoarekin (Ligako bederatzi partida, Kopako bi partida).

 

 

Bestalde, Athleticeko Asier Villalibre jokalariak Lorcan jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte. Aurrelari gernikarra dagoeneko lagata zegoen Valladoliden, baina ez zegoen larregi parte hartzen.

Asier Villalibre Athleticeko elastikoarekin. Artxiboko argazkia

Ligan eta Europako beste txapelketa batzuetan izandako mugimendu nabarmenenak:

Emmanuel Emenike, Olimpiakosetik Las Palmasera

 

 

Carlos 'la Roca' Sánchez, Fiorentinatik Espanyolera

 

Lucas Boyé, Torinotik Celtara

 

Lucas Moura, PSGtik Tottenhamera:

 

Maxime Lestienne, Rubin Kazanetik Malagara

 

Giampaolo Pazzini, Hellas Veronatik Levantera

 

Isaac Success, Watfordetik Malagara

 

Olivier Giroud, Arsenaletik Chelseara

 

Michy Batshuayi, Chelseatik Borussiara

 

Pierre Aubameyang, del Borussia Dortmund al Arsenal