Itxi

Lesio larria

Filippo Inzaghi, amaieratik hurbil?

Erredakzioa

37 urteko aurrelari handiak lesio larria du ezker belauneko zeharkako lotailuan eta meniskoan, eta sei edo bederatzi hilabete egongo daiteke jokatu gabe. Berak ez du etsi nahi.

Milan taldeko Filippo Inzaghi aurrelaria bere kirol-ibilbidearen amaieratik hurbil egon daiteke. Azken minutuak jokatutak izan ditzake italiarrak lesio larria baitu ezker belauneko zeharkako lotailuan eta meniskoan eta sei edo bederatzi hilabete egongo da jokatu gabe.

Txapeldunen Ligako golegile nagusienak zail du futbol-zelaietara itzultzea. Berak ez du etsi nahi eta bere eskuetan dagoen guztia egingo duela adierazi du.

"Emozio handiarekin hartu dut zuen erreakzioa, klubarena, taldekideena ''tifosi''ena. Zuen bihotzetan nik bezala dakizue gogorra dela, baina ez dut etsi nahi", esan du Filippo Inzaghik.

''Pippo Inzaghi'', 37 urteko aurrelaria, Milanen ari da 2001 urtetik. Lehenago Juventud, Atalanta, Parma eta Piacenza taldeetan aritu da eta bere marken artean Europako txapelketetan lortu dituen 70 golak daude.

Albisteak (2)