Sportingeko entrenatzailea
Manolo Preciado: Mourinho 'zital hutsa da'
Erredakzioa
Camp Noun Sportingek FC Bartzelonari partida oparitu ziola adierazi du Real Madrileko teknikariak.
Jose Mourinho "zital hutsa" dela adierazi du Manolo Preciado Sportingeko entrenatzaileak bere taldeak Bartzelonari partida oparitu ziola "egitan" esan bazuen. Ez zuela Madrileko teknikariari erantzuteko asmoa esan du, baina "zuzendu ez eta berriro esan duenez" bere iritzia ematea erabaki du.
"Nire ustez hiru arrazoi egin daitezke: txiste bat bazen, ez du batere graziarik; Bartzelonari zuzendutako zirikatzea bazen ez dut uste erantzunik jasoko duenik: eta egitan esaten badu zital hutsa da".