HERIOTZA
Enrique Castro 'Quini' futbolari ohia hil da 68 urte zituela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sporting Gijon eta Bartzelonan aritutako jokalariak bihotzeko bat jasan du kaletik zebilela, eta ezin izan du gainditu.
Enrique Castro 'Quini' Sporting Gijon eta Bartzelonako jokalari ohia hil egin da astearte honetan, 68 urte zituela, kaletik zebilela bihotzekoan eman dionean. Hala eman du jakitera Sportingek berak Twitter bidez.
¿ Con profundo pesar damos cuenta del fallecimiento de nuestro querido Quini. DEP
— Real Sporting (@RealSporting) 27 de febrero de 2018
¿ https://t.co/4ywg7jsNBf pic.twitter.com/uKgIjYi4J2
Espainiako selekzioarekin 35 aldiz jokatu zuenak ezin izan du gainditu arratsaldean pairatu duen ondoez koronarioa, eta nahiz eta bertaratu diren medikuak saiatu diren ezin izan dute ezer egin biziberritzeko.
Oviedon jaiotako aurrelariak Hirugarren Mailako Ensidesa taldean ekin zion bere kirol ibilbideari, 1968an Sportingera jauzi egin zuen arte. 1980ra arte egon zen bertan, eta tarte horretan talde zuri-gorriaren erreferentzia bihurtu zen ezbairik gabe, golegile onenaren bost garaikur (Pitxitxi saria) eskuratu zituelarik Bigarren eta Lehen mailen artean. Sartu zituen gol mordoek eta erakutsitako jokatzeko erak Bartzelonak fitxa zezala eragin zuten.
Bartzelonan ere bere trebezia azaldu zuen behi baino gehiagotan (beste hiru Pitxitxi sari lortu zituen). Errege Kopa bi aldiz irabazi zuen (1981ean eta 1983an), baita Ligako Kopa bat (1983), Superkopa bat (1984) eta Europako Errekopa bat (1982) ere.
Bartzelona utzi ostean, Sportingera itzuli zen 1984. Urtean, 1987an futbolean aritzeari utzi zion arte. Azken hamarkadan Sporting taldeko ordezkari lanetan ibili da.