30.jardunaldiko ordutegiak
Eibarren eta Realaren arteko derbia apirilaren 1ean jokatuko da
eitb.eus
Gipuzkoarren arteko lehia 18:30etik aurrera jokatuko da Ipuruan.
Ligak ostegun honetan eman ditu jakitera martxoaren 31ren eta apirilaren 2aren artean lehiatuko diren 30. jardunaldiko partiden ordutegiak. Aipatu jardunaldiak Eibarren eta Realaren arteko derbi gipuzkoarra hartuko du; hain zuzen ere, apirilaren 1ean, 18:30etik aurrera.
Egun horretan bertan, baina ordu batzuk lehenago, Alavesek Cornellà-El Prat bisitatuko du Espayolen aurka lehiatzeko.
Azkenik, aurreko egunean, martxoaren 31n, Athleticek Celta izango du aurkari San Mamesen, 16:15ean.