Itxi

iTZULIKO PARTIDAK

Arsenal, Atletico, Lazio eta Leipzig, Europa Ligako finalerdien bila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lau taldeek irabazi egin zuten joaneko norgehiagoketan, baina Arsenal eta Atletico dira aldeko emaitza onenak dituztenak.

Arsenal 4-1 zigortu zuen CSKA Emirates Stadium zelaian. Argazkia: EFE

Europa Ligako final-laurdenetako joaneko norgehiagoketan euren partidak irabazi ostean, Atletico Madril, Arsenal, Lazio eta RB Leipzig taldeek kanporaketak erabakita uztea bilatuko dute ostegun honetan, Sporting Lisboa, CSKA Mosku, Salzburgo eta Olympique Marseillaren aurka, hurrenez hurren.

Arsenal da, itxura guztien arabera, egoera onena daukana. 'Kanoilariek' Txapeldunen Ligara sailkatzeko bide bakartzat ikusten dute lehiaketa, eta joanekoan lortutako 4-1ekoarekin bidaiatuko du Errusiara. Arsene Wengerren taldeak sei garaipen jarraian pilatu ditu azken hilabetean, eta Atleticorekin batera Europa Liga irabazteko faborito nagusiena da.

Atleticorentzat ere ez da aurreikusten norgehiagoka zailegia Sporting Lisboa etxean 2-0 azpiratu baitzuen. Hala ere, portugaldarrek emaitza hobea ateratzeko zorian izan ziren Madrilen, baina Oblakek hori horrela izan zedila ekidin zuen bere geldituekin. Horrenbestez, Simeoneren taldeak bere eskuan dauka sailkatzeko txartela lortzea.

Laziok Erromako Olinpikoan lortutako garaipena (4-2) defendatu beharko du Austrian. Simone Inzaghik zuzentzen duen taldeak kanporaketa erabakita utzi nahi izan zuen joanekoan, baina Berisha eta Minaminok sartutako golek Salzburgok aukerekin jarraitzea ahalbidetzen dute.

Irekien dagoen kanporaketa RB Leipzigen eta Olympique Marseillaren artekoa da. Alemaniarrek 1-0 irabazi zuten etxean, eta golak egiteko xedearekin bidaiatuko dute Frantziara.

Albisteak (3)