Itxi

Atletico-Espanyol (2-3)

Quique Sanchez Flores, bere onetik aterata

Erredakzioa

Epaileak entrenatzailea kaleratu zuen Luis Garciari aurre egin ziolako eta partida bukatu zenean helburu berdinarekin zelairatu zen berriro ere.

Quique Sanchez Flores bere onetik atera zen bart Vicente Calderonen. Partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean Espanyol zen nagusi markagailuan (2-3). Godinek falta egin zion Javi Lopezi eta teknikaria Espanyoleko jokalaria altxatzen saiatzen da.

Espanyoleko hainbat jokalari haserretu ziren, Luis Garcia tartean, eta Quiquek aurre egin zion. Teixeira Vitienes epaileak teknikaria kaleratzea erabaki zuen. Partida bukatzean berriro zelairatu zen Quique eta helburua berdina zen: Luis Garcia. Banandu behar izan zituzten.