Itxi

Emaitza kaskarrak

Espanyolek Quique Sanchez Flores entrenatzailea kargutik kendu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Entrenatzailea kargugabetzeaz gain, Jordi Lardin kirol-zuzendaria ere bere arduretatik kanpo utzi dute.

Quique Sanchez Flores. Argazkia: EFE

Espanyolek ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, Quique Sanchez Flores lehen taldeko entrenatzailea eta Jordi Lardin kirol-zuzendaria euren karguetatik kendu dituzte.

David Gallego bigarren taldeko entrenatzaileak hartuko du Floresen lekua denboraldia amaitu bitartean; Lardinen zereginak, berriz, Oscar Perarnau kirol-zuzendari orokorrak bereganatuko ditu.

Taldearen emaitza kaskarrek bultzatu dute zuzendaritza erabaki hori hartzera.

Albisteak (1)